XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, argi-indarrik ez artzekotan, bonbilla ori lertu-ta ere, berdintsu litzaiguke, noski.

Orobat, esker donetzallerik ez duan anima ere argirik gabe dago, jainkozko bizirik gabe dago.

Orrelako animak ez du izadigañetiko gauzetan zer-ikusirik, ez du esker donetzalleak ematen duan indar zerutarrik, eta betiko ondamendia merezi du.

Baño egin dezagun eragin diodala giltzari.

Orduan, ariak-zear argi-indarra irago, ta illunbea bapatean ezkutatzen da.

Zer gerta zaio argi-bonbillari? Eguzkia bezelaxe argi-dun egin dala.

Ez ote-da leengoa argi-bonbilla? Bai; baño leendik orainera, bestelakotu egin da, ta leengoa dala antz emateak ere lanak ditu, noski.

Pekatari danak, giza-bizia bakarra du; esker donetzallea duan kristauak, berriz, giza-biziaz gain, jainkozko bizia du beregan.

Leen illun zan anima, argitu egin da; argal zana, indartu; beeko zana, goikotu; lurreko zana, zerukotu; gizonezko zana, jainkozkotu egin da.

Ez da goi-esker-dun animari alderatuko zaion edertasunik!

Tximist-argiz amaika gauza arrigarri egiten da gaurko egunean, baña utsa dira guztiak bat jo-ta ere, esker donetzallearen aldean.

Argi bonbillara sar ordukoxe, bi gauza egiten ditu argi-indarrak: illunbea uxatu ta argi egin.

Berdin esker donetzalleak ere (...).